AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / @LizarrakoTxosnak
2024/11/04 18:13

Lizarran, 27 lagun deklaratzera deitu ditu udaltzaingoak, festetan izan ziren ustezko "desordena publiko" batzuk ikertzeko. Lizarrako Udalak txosnak debekatu ditu aurten, jaiak hasi baino hilabete lehenago. Txosnagunea autobus-geltokiko aparkalekuan antolatu izan da azken 28 urteetan, baina UPNk leku horri debekua jarri, eta txosnak Los Llanos parkeko San Benitora lekualdatzen saiatu zen.

Txosnen antolatzaileek kritikatu zutenez, "modu autoritarioan" tokialdatu nahi zituen txosnak udal gobernuak, eta "jaietako dinamika sozialetik urruntzeko eta isolatzeko" helburuarekin egin zuela azpimarratu zuten.

Uztailaren 20an, hala, ehunka pertsona atera ziren kalera, txosnen alde eta "udalaren hipokrisiaren" kontra. Jaien lehenengo egunean ere protesta egin zuten askok: 2.000 lagun baino gehiago mobilizatu ziren, Udalaren hipokrisiari ez, txosnak aurrera! lelopean. 

Manifestazioa amaitu ostean, Bajadica del Puy ekimenera jo egin zuten ehunka lagunek, udalaren debekuaren kontra protesta egiteko. Dantzariek eta musikariek aurrera egin zuten bajadica horretan, baina udalbatzako hainbat politikarik ez, protesta zela-eta. Azken horiek Foruzaingoaren furgoietan jaitsi ziren udalera, eta bertan behera geratu zen bajadica.

EZ DAGO IRUZKINIK