AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Gaztetxearen urteurrenaren harira, joan den ekainean egindako agerraldia.
2023/09/07 08:36

Lizarrako (Nafarroa) Sugarra Gaztetxeak atzo eman zuen gertatutakoaren berri: joan den asteartean, arratsaldez, zenbait gazte identifikatu zituzten polizia-indarrek, Gaztetxera sartzera zihoazenean. "Horrelako jarrerak langileriaren kontrolpeko espazioen aurkako erasoak" direla seinalatu dute Gaztetxeko kideek, eta adierazi dute ez dituztela halako erasoak onartuko.

27 urte, eta 2018an hedatua

Lizarrako Gazte Asanbladak 2018an birjabetu zuen erietxea izandako eraikin bat, Gaztetxea hedatzeko. Orduan, hainbat baldintza adostu zituzten gazteek Nafarroako Gobernuarekin, Nasuvinsarekin eta Lizarrako Udalarekin, eraikin horren erabilerari zegokionez.

Baldintza horiek, ordea, ez zituzten bete, eta Gaztetxeko kideek borrokari ekin behar izan zioten 2021ean, hiru urte lehenago hitzemandako baldintzak bete zitezela exijitzeko. Hala lortu zuten adostutako akordioa betetzea, eta erabiltzeko espazioa zabaltzea.

Sugarra Gaztetxeak aurtengo ekainean bete ditu 27 urte.

EZ DAGO IRUZKINIK