AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/07/06 12:48

Gainean ditugu San Fermin festak, eta Lesakan (Nafarroa) txosna propioa izango du Mugimendu Sozialistak. Beto politikoa ezarri eta txosnagunean parte hartzea ukatu badiote ere, txosna jarriko du Mugimendu Sozialistak, eta bi eguneko egitaraua prestatu dute Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek. Hain zuzen, hainbat kontzertu antolatu dituzte uztailaren 8rako eta 9rako, Mugimendu Sozialistaren txosnan izango direnak.

Uztailaren 8an, ostiralean, 21:00etan irekiko dute txosna, eta 22:00etan hasiko dira musika emanaldiak: Aurrez Aurre eta Ozpinduk taldeak arituko dira. Hurrengo egunean, larunbatean, 19:00etatik aurrera egongo da zabalik txosna. Aurreko ordu berdinean ekingo diete kontzertuei, 22:00etan, eta Habemus Papam eta Rodeo taldeak igoko dira oholtzara. Gero, Uzkuluz DJak jarriko du musika.

Ez da beto politiko bati aurre egin eta Mugimendu Sozialistak jaietarako espazio propio bat sortzea lortzen duen aurreneko aldia. Hernanin (Gipuzkoa) ere hala egin zuen San Joan festetan.

EZ DAGO IRUZKINIK