AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Twitterretik hartutakoa
2024/09/01 14:58

Joan den abuztuaren 29an, Argentinako Poliziak Leonardo Bertulazzi errefuxiatu politiko italiarra atxilotu zuen Buenos Airesen. 2004an errefuxiatu izaera aitortu zion Argentinako Errefuxiatuen Batzorde Nazionalak (CONARE), eta 20 urte baino gehiago egin ditu babes horrekin.

Orain, baina, estatus hori ukatu dio Javier Mileiren gobernu faxistak, eta "terroristatzat" jo du Bertulazzi. Italiako Lehen ministro Giorgia Melonik eskerrak eman dizkio Argentinako agintaritzari, errefuxiatua atxilotzeagatik. Argentinako Segurtasun Ministerioaren arabera, operazioan parte hartu dute, besteak beste: ministerioak berak, Justizia Ministerioak, Argentinako Poliziak eta Italiako Polizia-Agregatutzak.

Italiako Brigada Gorrietako kide izan zen Bertulazzi, eta Genoako Martxoak 28 sekzioan militatu zuen. Osotara, 27 urteko espetxe-zigor bat ezarri zioten 1987an, "talde armatu" bateko kide izatea eta "talde subertsibo" baten parte izatea leporatuta.

80ko hamarkadan Argentinara ihes egin behar izan zuen militante komunistak, eta errefuxiatu izaera onartu aurretik, 2002an, atxilotu egin zuten bertan. Dena den, Argentinako agintaritzek uko egin zioten atxilotua Italiara deportatzeari, eta errefuxiatu modura onartu zuten gero.

EZ DAGO IRUZKINIK