AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/02/28 08:44

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) Leioako (Bizkaia) campusean, beste irakasle erasotzaile baten kasua atera dute argitara. Zientzia eta Teknologia Fakultatean ematen ditu klaseak. Bere jarrera matxistak salatzeko, Lorratz Leioako Unibertsitateko Emakume Taldeak elkarretaratze bat egin zuen atzo, fakultateko dekanotza aurrean, Hezkuntzan matxismoaren gorakadari aurre egin lelopean.

Lorratzek dekanotzari exijitu dio dagokion ardura bere gain har dezala, irakasle horri dagokionez. Eta jakinaren gainean jarri du, gainera: "Ez da irakasle batek, botere-harremana probestuz, emakumezko ikasleak deseroso sentiarazten dituen lehen aldia. Nabaria da hezkuntzan izaten ari den matxismoaren gorakada". Horri guztiari aurre egiteko, Lorratzek ezinbestekotzat jo du "kasu guztiei irmoki erantzutea eta matxismoaren aurrean mobilizatzen jarraitzea", hain zuzen ere, "indarkeria matxistak tokirik izan ez dezan".

Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundeak agerraldi bat egin du aste honetan Gasteizko (Araba) campusean, azken egunetan, gutxienez sei irakasle erasotzaileren berri izan baitu Euskal Herriko bigarren hezkuntzan eta unibertsitatean. Erasotzaile guztiak hezkuntzatik kanporatzeko eta "matxismoaren aurkako kontzientzia hedatzeko", borroka egitera eta martxoaren 13an grebara batzera deitu dute IAko kideek.

EZ DAGO IRUZKINIK