AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Desjabetuon Hotela
2021/03/21 12:02

Legution (Araba) "kaleak militarizatuta" ikusi ziren berriro ostiral gauean. Desjabetuon Hoteleko kideek azaldu dutenez, Komertzio kalean patruila-auto bat sartu zen 20:00 aldera, "jendea etxeratzeko asmoz". Kalean zeuden pertsonekin "eztabaidan hasi" ziren polizia-agenteak, eta isunak jartzearekin ere egin zieten mehatxu megafonotik. Etxera joaten hasi ziren kalean zeudenak, baina hala ere, kaleko beste gune batera mugitu zen auto-patruila, eta han jarraitu zuen eztabaidak.

Polizia-agente gehiago bertaratu ziren orduan, hain zuzen, hemezortzi patruila-auto. Kalean zeuden 30 pertsona "inguratu eta atxiki" zituzten poliziek; bi lagun identifikatu zituzten eta atxilo eraman zuten beste bat. Ez zuten goizaldera arte utzi aske.

Bertsio faltsua

Desjabetuon Hoteleko kideek "gogor salatu" zituzten atxiloketa eta poliziaren "esku-hartzea", eta ohartarazi zuten "salbuespen neurri politikoek emandako inpunitateari esker" izan zirela posible. Bestalde, "egunkari eta polizia-sindikatuek" gertakarien inguruan "zabaldutako bertsio faltsua" ere salatu zuten, eta jo-puntuan jarri zituzten "errepresio-gertakarien benetako erantzuleak": "salbuespen neurri politikoak ezarri dituzten agintariak".

Gogora ekarri zuten, gainera, otsailaren 26an Legution gertatutakoa: Desjabetuon Hotelean hitzaldi bat egitea ekidin zuen Ertzaintzak, eta zazpi lagun identifikatu zituen.

Kriminalizaziorik ez

Desjabetuon Hotelak protestara dei egin zuen atzorako, larunbata. Hala, eguerdian 150 pertsona inguru bildu ziren herriko plazan, Langileon aurkako kriminalizaziorik ez! aldarrikatzeko. "Poliziak kontzentrazioa ekidin nahi izan duen arren, erantzun irmoa eman du herriko langileriak", jakinarazi zuten atzo Legutioko Langile Kontrolpeko Espazioko kideek.

EZ DAGO IRUZKINIK