Larunbatean ireki zituzten berriz Laudioko Gaztetxeko ateak, duela bi urte itxi baitzituen Laudioko Udalak. Lamuza parkean dago gaztetxea, eta Arabako Foru Aldundiak zonalde horretan hasitako obrak hartu zituen aitzakiatzat udalak parkeko espazio guztiak husteko. Gaztetxeko kideei ez zien inolako bermerik eman, gainera: ez zien ziurtatu, obrak amaitzean, gunea erabiltzen jarraituko zutela. "Parkeko obrak gu hortik kanporatzeko aitzakia baino ez dira, eta udalaren borondate bakarra gu hortik kanpo mantentzea da", salatu zuten.
Gauzak hala, bi urteren ostean, gaztetxera sartu dira berriz gazteak. Espazioa egokitzeko lanetan jardun dute, nahiz eta polizia-indarrak hainbatetan bertaratu diren; zenbait pertsona identifikatu dituzte.
Udalak, gainera, jakinarazi du jada desalojoaren alde egingo duela. Bide judizialari helduko dio gaztetxea berriz husteko, Ander AƱibarro (EAJ) Laudioko alkateak azaldu duenez.