AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/04/02 23:06

Nafarroako Justizia Auzitegiko Bigarren Sekzioak zazpi hilabete murriztu du zigorra, okerreko atzerapenak —18 hilabete hain zuzen— direla-eta. Hortaz, azkenerako, lau urteko kartzela zigorra ezarri dio gizonari. Hala ere, Auzitegi Gorenean helegitea aurkezteko aukera izango du.

Tuteran (Nafarroa) izan zen bortxaketa saiakera 2017an, bikotea banandu eta urte bat geroago. Bikotekide ohiak egindako erasoak "depresioa, maila psikosomatikoko kalteak, autoestima baxua eta beldurra" sortu zizkion emakumeari.