Iragan astetik, lau izan dira
gauzatu diren lekualdatzeak. Duela aste bat, Kepa Arronategi Azurmendipreso politiko gernikarra Zuerako espetxetik Aita Menni ospitalgunera mugitu
zuten, bere osasun-egoera dela eta. Hortik bi egunera, aurreko
asteazkena, Puerto I espetxetik Aranjuezera aldatu zuten Julen Atxurra Egurrola lekeitiarra.
Jarraian, hurrengo egunetan, Balbino
Saenz nahiz Maria Lizarraga eta bere alaba tokialdatu zituzten. Hirurak zeuden Valentzia
III kartzelan preso. Batetik, Saenz donostiarra ostegunean mugitu zuten Valladolideko
espetxera, eta bestetik, Lizarraga burlatarra eta bere alaba Aranjuezeko presondegira lekualdatu zituzten ostiralean.