AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Kiñu gaztetxea
2022/05/04 18:33

13:00erako zegoen ezarrita Arteako (Bizkaia) familia baten etxegabetzea, eta ordurako hainbat eta hainbat pertsona bertaratu dira etxebizitza aurrera, Nire seme-alaben etxea defendatuko dot zioen pankarta bati helduta. Ertzaintza ere goizetik ibili da etxe inguruan, eta protesta egitera hurbildu diren pertsonak indarrez bota ditu ataritik; dirudienez, pertsona bat eraman dute atxilo ertzainek. Horren ostean, etxebizitzatik kanporatu dute familia; emakume bat, bere alaba eta bere bi seme adingabeak utzi dituzte kale gorrian.

Kaleratzerik ez! kolektiboaren esanetan, bikotekide ohiaren irainak eta "indarkeria ekonomikoa" jasan ditu gaurkoan kaleratua izan den emakumeak. Dirudienez, senar ohiak eskatu zuen etxegabetzea.
EZ DAGO IRUZKINIK