Getxoko (Bizkaia) irakasle batek sexu-erasoak egin dizkie gutxienez lau haurri. Oraingoz, lau salaketa jarri dituzte eskola bereko hainbat gurasok ingeleseko irakasle baten aurka, euren seme-alabei eraso egiteagatik. Ikerketa abian da, azaldu dutenez, kasu gehiago egon daitezkeelako.
Ikasle baten amak izan zuen lehenengoz erasoen berri, eta, jakinarazi orduko, beste hiru kasu azaleratu dira. Lau urteko alabak mina zuen gorputzean, eta ez zuen eskolara joan nahi. Ospitalera eraman zuten neska, eta medikuek ohartarazi zuten sexu-erasoen aztarna argiak zituela.
Ikastetxeko zuzendaritzaren jarrera salatu dute haurren gurasoek. Izan ere, gertatutakoa "estaltzen" saiatu dela diote, eta erasoen berri izan ondoren ere klaseak ematen segitu duela erasotzaileak. Hori ez ezik, lekukoak "ezeztatzen" ere ahalegindu da zuzendaritza, seinalatu dutenez.