AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Itaiak Gasteizen jarritako pankarta bat.
2024/09/17 14:33

Joan den asteburuan, gutxienez hiru emakumek jasan zituzten euren bikotekideek egindako eraso matxistak Gasteizen (Araba). Larunbatean, aurreneko orduan, Salburua auzoan eman zuten eraso baten berri: 37 urteko gizonezko batek eraso zion bere bikotekideari, eta berak laguntza eske deitu zuen larrialdi-zerbitzuetara.

Goizalde berdinean, Txagorritxun atxilotu zuten 39 urteko gizon bat, arrazoi berdinagatik: eraso egin zion bere bikotekideari, eztabaida bat izaten ari zirenean. Etxetik ihes egin zuen emakumeak, baina erasotzaileak hainbat objektu bota zizkion leiho batetik.

Beste eraso matxista bat ere izan zen Gasteizen egun berean. 27 urteko gizonezko batek bere bikotekideari eraso zion gauez, emakumea bere tabernan lanean ari zenean. Eztabaidatzen ari zirela, emakumearen kontra jo zuen erasotzaileak. Laguntza eske dei egin zuen erasotuak.

Donostian (Gipuzkoa), bestalde, sexu-eraso bat pairatu zuen emakume batek ostiraletik larunbaterako gauean. Gros auzoan gertatu zen, Katalunia plazatik gertu.

Beste hainbat eraso azken egunetan

Gainera, jakinarazi dute hainbat emakumeri egin dietela eraso Zizurko (Nafarroa) festetan; aurreko asteazkenean hasi ziren jaiak. Hori gutxi balitz, beste hainbat eraso matxistaren berri eman zuten Euskal Herrian aurreko astean: tartean, asteazken gauean 31 urteko emakume bat erail zuen Bilbon (Bizkaia) bere bikotekideak, eta abuztuan Luhuson (Lapurdi) izandako bortxaketa bat salatu du Itaiak.

EZ DAGO IRUZKINIK