AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
@EGaztea
2020/06/30 09:52

Iragan ostiralean, hilak 26, emakume gazte bati eraso egin zioten Erandion (Bizkaia). Atzo, sexu-erasoa salatzeko elkarretaratzea izan zen Altzagako metroaren atarian, eta Erandioko mugimendu feministako kideek azaldu zutenez, jakin dute hau ez dela asteburuan gertatu den eraso bakarra izan.

Gainera, aurreko asteazkenean, ekainak 24, gizonezko bat atxilotu zuten udalerri berdinean, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik.

Azken egunetan, eraso gehiagoren berri ere eman dute Euskal Herrian: ostiralean Hondarribian (Gipuzkoa) salatu zuten sexu-eraso bat, eta egun berean, Lizarran (Nafarroa) 23 urteko emakume bat bortxatu zutela jakinarazi zuten.