AKTUALITATEA / Soldata sistema
Larriki zauritu da langile bat Azpeitian, lan-istripuz
44 urteko behargina altuera handi batetik erori zen atzo eguerdian.
2025eko azaroaren 21
Larriki zauritu da langile bat Azpeitian, lan-istripuz
— ARGAZKIA GUKA

Lan-istripu bat izan zen atzo Azpeitian (Gipuzkoa), Iñaki Azpiazu kalean eraikitzen ari diren etxebizitzen obran hain zuzen ere. Eguerdian, altuera handi batetik jausi zen langile bat, eta larriki zauritu zen erorikoan. Donostiako (Gipuzkoa) ospitalera eraman zuten. 44 urte ditu.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 64 beharginek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela. Aurreko urtean izandako lan-heriotza guztien kopurura iritsi gara, beraz, 64 izan baitziren 2024a bukatzean erregistratutakoak.