AKTUALITATEA / Soldata sistema
Larri zauritu da langile bat Arangurenen, lanean ari zela
Orga jasotzaile batek harrapatu du 62 urteko behargina. Aurten, gutxienez hemezortzi lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2025eko maiatzaren 5
Larri zauritu da langile bat Arangurenen, lanean ari zela
— ARGAZKIA Google Maps

Arangurenen (Nafarroa), hondakinak tratatzeko zentro batean, larriki zauritu da gaur langile bat. Goizean, orga jasotzaile batek harrapatu du, eta zauri handi bat eragin dio hanketako batean. Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan dute 62 urteko gizonezkoa.

Bost hilabete igaro dira urtea hasi zenetik, eta, Euskal Herrian, gutxienez hemezortzi izan dira soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan bizia galdu duten beharginak.