Lan-istripu larri bat izan zen atzokoan Añorgan (Donostia, Gipuzkoa), Cementos Rezola lantokian. 6 metroko altueratik erori zen behargin bat, eta larri zauritu zen. Azpikontratatuta jarduten du.
Dagoeneko bost dira, urtea hasi zenetik, Euskal Herrian argitara atera diren lan-heriotzak. Erailak izan diren langileetatik hiruk, gainera, altueratik jausita galdu dute bizia.