AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: @bomberos_na
2020/12/14 12:38

Iruñeko (Nafarroa) Renferen biltegi batean sutea izan da bart eta, kea arnastu ostean, larri dago behargin bat. 56 urte ditu eta Renfek trenak garbitzeko azpikontratatutako enpresa batean aritzen da soldatapean.

EITB-ren arabera, nabeko bi lokalek hartu zuten su. Garrak mahuka batekin itzaltzen saiatu zen langilea, baina kea arnastu zuen bete-betean. Nafarroako Ospitale Gunean dago orain.