Oñatiko (Gipuzkoa) Antixena Gaztetxeko kideek astearte eguerdian jakinarazi zuten beste eraso bat jasan duela espazioak: lapurtzera sartu dira bertara, eta kalteak eragin dituzte. Horrek "Gaztetxearen jardun politikoa erabat oztopatzen" duela salatu dute, eta, gainera, azken urteetan behin baino gehiagotan izan direla antzeko egoerak. "Gaztetxearen eta Oñatiko gazteriaren kontrako erasotzat" jo dute gertatutakoa, eta iritzi diote beharrezkoa dela "Oñatiko gazteria batuta egotea". "Aurrera Gaztetxea!", gaineratu dute.