AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Langileon Babes Kolektiboaren aurkezpena. Argazkia: LBK
2021/11/08 17:46

Langile Autodefentsa Sare gisa jardungo du aurrerantzean Langileon Babes Kolektiboak, Donostiako Kontseilu Sozialistaren eskutik. LBK-ko Donostiako kideek adierazi dutenez, problematika laborala lantzeko jaio zen LBK, baita auzi laboraletako borroken bitartez prozesu sozialistari ekarpena egiteko ere. Kontseilu Sozialistak eta LBK-k duten batasun estrategiko eta organizatiboa dela-eta, aurrerantzean komunikazio-jardun bateratua izango dutela gehitu dute.

Gipuzkoako hiriburuan auzi laborala lantzeko eta borroka laboralerako gaitasunak eta baliabideak garatzeko espazio baliagarria izan da orain arte LBK, azaldu dutenez.

Babesa

LBK-k aurtengo martxoan ekin zion bere ibilbideari Donostian eta Oarsoaldean (Gipuzkoa). Martxoaren 25ean aurkeztu zuten kolektiboa Donostiako Intxaurrondo auzoko kultur etxean, eta ordutik, auzi laboralaren inguruko lan ideologikoa egiten aritu dira Donostian nahiz Oarsoaldean, ostalaritza sektoreari lotuta bereziki.

EZ DAGO IRUZKINIK