Batasuna borrokan lelopean, "amnistia, langileria, autodeterminazioa eta antifaxismoa" ardatz dituen iniziatiba berria aurkeztu dute: "Azaltzen ditugun lau oinarri hauen eta bere edukien inguruan Euskal
Herriko langileriaren eta herri sektore ezberdinen indarren batasuna,
elkar-kidetza eta aktibazio borrokalaria sustatzeko asmoz aurkezten dugu
ekimen hau". Oraingoz, mobilizazio nazional bat deitu dute uztailaren 25erako, Bilbon (Bizkaia). Jesusen Bihotzetik abiatuko da manifestazioa, 18:00etan.
Antolatzaileek "hamarkada luzetan zehar eta belaunaldiz belaunaldi mantendu den borroka eta erresistentziarako ahalmenari" egin diote azpimarra, eta orain, "aurrerapausoa emateko beharra" nabarmendu dute. "Ekimen hau borrokaren bidetik aurrera egiten jarraitzeko mugarri berria izatea nahiko genuke", diote.
"Jarraitu beharreko ildoa hau dela ulertzen duten antolakunde eta
adierazpen ezberdinetako militanteek, orainaldi latz honi astindua eman
nahi dioten gazte errebeldeek, umiltasunetik bere borrokak eta
esperientziak emandako onena transmititu nahi duten preso politiko ohiek
edota, sigla zehatz bateko kide izan gabe, bere burua politikoki
aktibatzeko aukera ikusi duten hainbat langilek,…. proposatu, sustatu eta
antolatzen dute ekimen hau", azaldu dute. Oraingoz, esan bezala, manifestazio nazionala deitu dute Bizkaiko hiriburuan.