AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: RTVE
2020/09/29 14:26

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi du, Dani Pastor preso politikoaren ahotik, atzo iluntzean ospitaleratu zutela Iñaki Bilbao preso politikoa. Espainiako Auzitegi Nazionalak auto bat igorri zuen bi ebazpenekin: batetik, Txikito ospitalera eramatea agindu zuen, eta bestetik, "bizirik mantentzeko egin behar den guztia egin dadin" galdegin zuen. Hala, 19:00etan lekualdatu zuten presoa Puerto Real ospitalera, anbulantzian.

Pastorrek adierazi du borrokaldiarekin aurrera egingo duela Bilbaok, "determinazio tinkoarekin". Irailaren 10ean ekin zion gose eta komunikazio greba mugagabeari, "Euskal Herria independente, sozialista, batu eta euskalduna" aldarrikatzeko.

Txikitok hasitako borrokaldiarekin bat egin dute Pastor, Oskar Barreras eta Juan Garcia (PCE (r)) preso politikoek: baraualdia egingo dute, AAEAMen esanetan.