Langile Kontrol Espazioen hedapenak ez du etenik. Atzo gauean, ekainak 20, Ormaiztegiko (Gipuzkoa) eta Goierri eskualde osoko hainbat gaztek eraikin bat birjabetu zuten Ormaiztegin. Ekaitz izenez ezaguna den taberna zaharrean sartu ziren: 18 urte darama hutsik, izan ere, 2001. urtean herriko festetan izandako istripu baten ondorioz itxi zuten.
Istripuaren ostean, Ormaiztegiko Udaleko arkitekto-laguntzaileek azterketak egin zituzten eraikinean, eta egoera txarrean ez zegoela baieztatu zuten. Hala ere, Ertzaintzak itxi egin zuen, "neurri prebentibo" gisa.
Beraz, iragan 18 urteetan ez da inolako mantentze lanik egin eraikinean, eta hutsik egon da. Gaztetxe berria bertan jarri dute martxan hainbat gaztek, "elkartasunean oinarritutako kultura sustatzea" ipar: "Gaztetxearekin herritarren arteko elkartasun eta elkar-babesa indartzeko bitartekoak eraiki nahi ditugu, harremanak estutu eta laguntzeko gaitasunak sortzeko gure bizitzen esparru ezberdinetan". Hala, ibilbide horri heltzeko lehen pauso modura irudikatu dute gaztetxe berriaren proiektua.