Ostegunean Gasteizen (Araba) egin zuten mobilizazio bateratua Arabako
aeronautika sektoreko langileek, hala nola, Aernnovan eta Alestisen soldatapean jarduten dutenek (bi enpresen artean, ia 200 langile kanporatuko dituzte Araban). Manifestazio
bat egin zuten lehenengo Eusko Jaurlaritzaren egoitza aurretik hasita eta, gero, Eusko Legebiltzarraren aurrean elkartu
ziren. Zenbait behargin kateatu ziren han, enpresetako zuzendaritzek martxan jarritako kaleratze masiboen aurka protesta egiteko. Ertzaintza bertaratu zen, eta handik bota zituen manifestariak.
Egun horretan jakinarazi zuten Aernnovako langile batzordeak ezezkoa eman diola zuzendaritzaren azkeneko eskaintzari. Elkarrizketak amaitutzat eman dituzte jada, eta zuzendaritzak 82 behargin kaleratuko ditu Berantevillan (Araba), lan-erregulazio espediente baten bidez. Alestisek, aldiz, dagoeneko karrikaratu ditu 77 behargin Araban.
Langileek salatu dute aeronautika enpresak "krisi koiunturala baliatzen" ari direla langileak kaleratzeko.