AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
CAFeko Irungo langileak iaz, lankide ohi bat amiantoaren eraginez zendu zenean.
2020/03/16 15:06

CAFen Beasaingo (Gipuzkoa) eta Irungo (Gipuzkoa) fabrikak ere batu dira gaur itxitako lantegien zerrendara. Beharginen presioaren ostean, enpresak gutxienez astebetez geratu du ekoizpena, eta etenaldia luzeagoa izan daitekeela aurreikusi dute. Kasu honetan ere, euren segurtasuna eta osasuna bermatzeko neurrien gabezia salatu dute langileek; 3.000 dira Beasainen, eta 1.400 Irunen.

Sindikatuek eta enpresako zuzendaritzak gaur ekingo diote aldi baterako erregulazio espedientea negoziatzeari, eta Berria-ren arabera, hilaren 23tik aurrera jarriko dute indarrean. Bitartean, Irungo eta Beasaingo langileek ez dute lantokietara bertaratu beharko, eta soilik telelana egiteko aukera dutenek egingo dute lan.

Bestalde, sindikatuek eta zuzendaritzak adostu duten modura, fabrikak itxita dauden egunetan betetzen ez dituzten lanorduak gero egin beharko dituzte langileek, lantegiak berriro martxan jartzean.