AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
SSIko langileen elkarretaratzea. Argazkia: LAB
2020/06/17 17:44

Kaleratzeen aurkako mobilizazioa egin dute gaur Servicios Siderurgicos Industrialeseko beharginek Basaurin (Bizkaia). Maiatzaren 12an, Basauriko Sidenorrek azpikontratatutako SSIren zuzendaritzak lan-erregulazio txosten bat aurkeztu zion enpresa-batzordeari; bertan, 26 langile kaleratzeko asmoa azaltzen zuen.


Enpresarekin izandako bileretan, LAB sindikatuak "txostenak baztertzea" eta "akordiorako aukerak aztertzea" eskatu zion zuzendaritzari. Bileren ostean, behin betiko proposamena egin zuen enpresak, eta 17 langile kaleratzea ebatzi zuen. Maiatzaren 29an egin zuten asanbladan, "lankideen kaleratzea ahalbidetzen zuen proposamenaren aurkaā€¯ bozkatu zuten langileek, eta horrela, neurria atzera botatzea lortu zuten behin-behinean.

Mehatxuak


Gerora, ordea, zenbait langileri kaleratze gutunak helarazi zizkien patronalak ekainaren 12an. Esku hartze hori "langileen kontrako mendekua" dela ulertzen du LABek. Izan ere, ez da SSIko zuzendaritzak "xantaia eta mehatxua" darabilen lehen aldia; salatu dutenez, langileek murrizketak onartzeko "eurekin lan egiteari uzteko aukera luzatu izan du maiz Sidenorrek". Azpikontratazioa "langileen lan-baldintzak prekarioago bihurtzeko" baliatzen ari direla ere salatu dute.