AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Harro!
2019/06/17 12:01

Martxan da LGTBI kolektiboaren adierazpen berri bat. HARRO! Euskal Herrietako TransMariBiBollo plataformako kideek maiatzean eman zuten proiektuaren sorreraren berri, eta iragan larunbatean, Donostiako (Gizpuzkoa) Guardetxean egin zuten aurkezpen ekitaldia. Kolektiboko hainbat elkartek eta militantek jarri dute martxan plataforma, esparru politiko koherente eta kritikoak sortzeko", "elkar sostengatuz eta koordinatuz erantzun material bat emateko beharretik".

Aurkezpen ekitaldian izan ziren LGTBI kolektiboko hainbat talde; besteak beste, Lumagorri, Hiruki Larroxa edota EGHAM. Donostiako, Bilboko (Bizkaia) eta Gasteizko (Araba) LGTBI mugimenduen koordinadorak batzen dituen koordinadora nazionala izango da HARRO!. Hala, hiru dira beren lanaren helburu nagusiak: "Euskal Herrietako kolektibo desberdinen artean lan eta zaintza sareak sortzea, memoria historikoa biltzea eta kontserbatzea, eta erasoen aurrean erantzun erreal bat ematea".

Kaleko dinamika eta borroken parte

HARRO! plataformako kideak ez dira inola ere geldirik egon maiatzean sorreraren berri eman zutenetik. Besteak beste, Oreretan (Gipuzkoa) izan ziren duela gutxi, Francisen hilketaren 40. urteurrenean eta hura omentzeko ekitaldietan. Instituzioek eta oro har kapitalismoak "LGTBI+ mugimendua intrumentalizatzeko" eta euren aldarrikapenez jabetzeko duten joera ere salatu du HARRO!-k: "Kapitalismo aseezinak iraultzaileena ere irensten du", esan zuten maiatzean. Horren aurrean, kolektiboaren "independentzia politikoa" aldarrikatu izan dute.

Bestalde, 1969. urteko Stonewall-eko erreboltaren 50. urteurrena gogoratzeko mobilizazioetan parte hartzeko edota koordinadora lokalek Hortz adarra jotzen izenpean hilaren 28rako egindako deialdiekin bat egiteko dei egin du plataformak. Euskal Herriko langile mugimendua indartsu dator borroka eremu honetan ere.