AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: ELA Nafarroa
2020/07/02 13:16

Aste honetan jakinarazi dute Agoizko (Nafarroa) lantokia itxi nahi duela Siemens Gamesak, eta fabrika zarratzeko eta beharginak kolektiboki kanporatzeko prozedura jarriko du martxan zuzendaritzak.

Bertan 239 langile daude soldatapean lanean, eta enpresaren erabakiaren aurka borroka egingo dutela adierazi dute, lanpostu guztiei eutsiko zaiela bermatzeko. Mobilizazioak deitu dituzte datozen egunetarako; hala nola, greba egunei ekingo diete uztailaren 8tik aurrera eta manifestazioa egingo dute uztailaren 11n, Iruñean (Nafarroa). 18:00etan izango da mobilizazioa, autobusen geltokitik hasita.