AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/05/23 08:39

Atzo, maiatzak 22, Virgen de Arrixaca ospitaletik Murtzia II kartzelara lekualdatu zuten Patxi Ruiz preso politikoa, borondatezko alta eskatu ostean. AAEAM-ek gauean jakinarazi zuenez, Ruizek amari adierazi dio bertan behera utzi duela egarri greba, baina aurrera doa gose grebarekin. Gaur, hamahirugarren eguna beteko du gose greban.

Preso politikoak borrokan

Atzotik "txapeoan" dago Lola Lopez preso politiko kataluniarra. Brievako kartzelan dute giltzapean, eta gutun ugari bidali dizkie bertako zein Murtzia II-ko zuzendaritzei. Gaur, bestalde, bost eguneko gose grebari ekin dio Mikel San Sebastian preso politiko lesakarrak, Murtzia II espetxean.

Beste preso askok ere borrokan jarraitzen dute kartzeletan:

  • Hilaren 19tik txandakako barau-egunak egiten ari dira Itziar Moreno eta Saioa Sanchez (Rennes), eta aldizkako baraualdiak Orkatz Gallastegi (Castelló I). Gainera, janariaren erretiluari uko egiten ari dira Alberto Viedma eta Iñaki Krutxaga (Almeria).
  • Hilaren 18tik janariaren erretiluari uko egiten ari dira Irantzu Gallastegi (Huelva) eta Iñaki Etxeberria (Topas, Salamanka).
  • Hilaren 14tik, "txapeoa" egiten ari da Jon Kepa Preciado (Kordoba).
  • Hilaren 12tik, "txapeoan" dago Ibai Aginaga (Sevilla II) eta janariaren erretiluari ezezkoa ematen ari dira Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotano (Puerto III).

MOBILIZAZIOAK ASTEBURUAN

Asteburuan ere mobilizazioak izango dira Euskal Herriko hamaika txokotan. Gaurko, larunbata, ondorengo deialdiak egin dituzte:

  • Algortan (Bizkaia), 20:00etan Txiki eta Otaegi plazan.
  • Altsasun (Nafarroa), 20:00etan plazan.
  • Baionan (Lapurdi), 17:00etan Herriko Etxetik. Manifestazioa izango da.
  • Berangon (Bizkaia), 20:00etan errotondan.
  • Bilbon (Bizkaia), 20:30ean Etxebarrieta Anaien plazatik. Manifestazioa izango da.
  • Donostian (Gipuzkoa), 20:15ean Bulebarretik Herrialde mailako manifestazioa izango da.
  • Durangon (Bizkaia), 18:00etan Santanatik. Manifestazioa izango da.
  • Erromon (Bizkaia), 21:30ean Xake enparantzan.
  • Etxarrin (Nafarroa), 20:00etan plazan.
  • Gasteizen (Araba), 20:30ean Andra Maria Zuriaren plazatik. Manifestazioa izango da.
  • Hernanin (Gipuzkoa), 20:30ean Gudarien plazan.
  • Irunen (Gipuzkoa), 20:30ean San Juan plazan.
  • Mutrikun (Gipuzkoa), 20:00etan errotondan.
  • Ondarroan (Bizkaia), 11:30ean eta 20:00etan Alamedan.
  • Urruñan (Lapurdi), 19:30ean biribilgunean.
  • Zornotzan (Bizkaia), 20:00etan Patatan.

BARAUALDIAK ERE MARTXAN

Patxi Ruizi eta hark hasitako borrokaldiari elkartasuna adierazteko ekintzak hedatu egin dira Euskal Herrian, eta asko dira barauei ekin dieten pertsonak. Atzo, ostirala, 48 orduko gose greba hasi zuten Burlatako (Nafarroa) zazpi pertsonak, Arrasateko (Gipuzkoa) sei gaztek eta Irungo (Gipuzkoa) Erlaitzeko zazpi kidek, eta 24 ordukoa Laudioko (Araba) gazte asanbladako kide batek. Egun bat lehenago, 72 orduko gose greba abiatu zuten Bortziriak, Malerreka eta Baztango (Nafarroa) zazpi lagunek. Elizondon (Nafarroa) egitekoak ziren elkarretaratzea eta manifestazioa debekatu dituzte.

Bestalde, AAEAMeko hiru kide gose greban daude hilaren 12tik, Ezkerraldean (Bizkaia). Deustuko Armada Gorriko kideak txandakako barau-egunak ari dira egiten hilaren 15etik, eta Gasteizen (Araba) 48 orduko baraualdiak egiten ari dira hainbat militante sozialista, txandaka eta launaka. Ondarroan (Bizkaia) 48 orduko gose grebekin aurrera segitzen dute, txandaka, hamabost gaztek.

Etxarrin (Nafarroa) hilaren 19an ekin zioten gose grebari bi pertsonak, eta bi egun beranduago, hirugarren kide bat batu zen. Altsasun (Nafarroa), aldiz, txandakako bi eguneko baraualdiei ekin zieten 19an, eta uneotan bost pertsona daude greban. Lizarran (Nafarroa) ere txandakako gose greba hasi zuten hilaren 21ean.

Asier Guridi errefuxiatu politikoa Caracasera (Venezuela) iritsi da dagoeneko, eta Ruizen aldeko gutun bat helarazi dio Espainiako Enbaxadari.

Argazkietan: Altsasu (Nafarroa), Arrasate (Gipuzkoa), Barakaldo (Bizkaia), Bermeo (Bizkaia), Burlata (Nafarroa), Irun (Gipuzkoa), Portugalete (Bizkaia), Sakana (Nafarroa), Tolosa (Gipuzkoa), Lleida, Torino, Milano...

EZ DAGO IRUZKINIK