Gaur, maiatzaren 3an, beste langile batek galdu du bizia soldatapean lanean ari zela. Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) Forging enpresan izan da oraingoan: iturri sindikalek esan dutenez, "lan-istripu ez traumatiko bat" izan du langileak arratsaldean. Langile batzordeak protestara deitu du biharko, eta 13:30ean egingo dute elkarretaratzea lantegi aurrean.
2021. urtea hasi zenetik, gutxienez hamazazpi lan-heriotza atera dira argitara Euskal Herrian.