AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Pamplona Actual
2025/04/09 11:00

Iruñean (Nafarroa), Landabengo industrialdean, 27 urteko langile bat elektrokutatuta zauritu zen atzo, soldatapean lanean ari zela. 13:00ak aldera, behe-tentsioko kable bat ukitu eta deskarga elektriko bat jaso zuen. Larrialdi-zerbitzuetako beharginek, bertan artatu ostean, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten zauritua. Bere pronostikoa erreserbatua da.

2025. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez lau langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

EZ DAGO IRUZKINIK