Atzo Unanun (Nafarroa) izan zuen lan-istripua Sakanako Mankomunitateko zabor zerbitzuan jarduten duen behargin batek. Kamioi bat ari zen gidatzen, eta huts egin zuten frenoek. Irauli egin zen ibilgailua, eta langilea zauritu zen ondorioz.
Foruzaingoaren arabera, kamioiak ez zuen Ibilgailuen Aldizkako eta Nahitaezko Azterketa (IAT) egin azkenekoz ezarritako datan. Ziurtagiria, beraz, iraungita du gaur egun.
EH Bilduk kudeatzen du Sakanako Mankomunitatea, baita ondoan dagoen Mendialdeko Mankomunitatea ere. Mendialdeko Mankomunitateko langileek sarritan salatu dute haien osasuna eta segurtasuna bermatzeko gutxieneko baldintzak ez direla betetzen, eta gainera, iazko urrian jakinarazi zuten prebentzio-delegatua kaleratu zuela mankomunitateak berak.