Asteazken eguerdian, Galdakaoko (Bizkaia) ospitalera zaurituta eraman zuten langile bat, larri. Smurfit Kappa Irlandako enpresak Iurretan (Bizkaia) duen lantegian hodi batzuk eskuztatzen ari zela, trabatuta geratu zitzaion hanka.
Lan-istripu hau ez da kasu bakartu bat; izan ere, iragan martxoaren 6an, beste langile bat zauritu zen soldatapeko lanean ari zela. Kasu horretan, lantokiko ponpa batean ari zen behargina, eta bigarren eta hirugarren mailako erredurak izan zituen eskuetan.
Azpiegitura zaharkituak
ELA sindikatuak salatu du lantegiko azpiegituraren egoeragatik gertatu direla lan-istripuak, oso zaharkituta baitago.