AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Forest Trafic.
2025/01/03 09:20

Atzo, urtarrilaren 6an, 49 urteko langile bat zauritu zen Oskotzeko (Nafarroa) nekazal kooperatiba batean. Bertako instalazioetan lanean ari zela, behi batek jo zuen behargina gorputzaren goikaldean. Osasun-langileek bertan artatu ostean, Iruñeko (Nafarroa) San Miguel klinikara eraman zuten.

Amaitu berri da 2024. urtea, eta %10 egin dute gora lan-heriotzek: gutxienez 65 erailketa erregistratu dituzte sindikatuek urtean zehar. Abenduaren 30ean izan zen urteko azken heriotza, nahiz eta ez zuten horren berri urtarrilaren 2ra arte eman.

Izan ere, abenduaren 30ean, 41 urteko langile bat hil zen Zornotzako (Bizkaia) Forest Trafic lantegian. Goizaldean, biltegi batean inbentario-lanak egiten ari zela, orga jasotzaile bateko zama erori zitzaion gainera beharginari, eta horren ondorioz galdu zuen bizia. Boroako industrialdean dago lantokia, eta taulak ekoizten dituzte bertan. Beste langile bat ere hil zen han 2015ean, pieza batek kolpea eman ondoren.

EZ DAGO IRUZKINIK