AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Istripuaren lekua, Benta Berrin. Argazkia: Euskadiko Suhiltzaileak
2021/01/29 16:02

Zaurituta, langile bat ospitalera eraman behar izan dute gaur goizean, Donostiako (Gipuzkoa) metroa eraikitzeko obretan lan-istripu bat izan ostean. Kofratua egiten ari zenean, gurdi batek kolpatuta jausi da behargina, metroaren sarrera izango den lekuan.

Suhiltzaileak bertaratu dira eta tuneletik atera dute langilea. Bertan artatu ondoren, Donostiako ospitalera eraman dute.

Metroko lan-istripuak

Argia-k argitaratu duenez, ez da Donostiako metroa eraikitzeko lanetan lan-istripu bat gertatzen den aurreneko aldia. Iazko martxoan, alarma egoera indarrean sartu eta gero, mekanikari batek istripu bat izan zuen, makina bat garbitzen ari zenean. Makinak kalteak izan zituenez, hamabost eguneko zigorra ezarri zioten beharginari, egun horiei zegokien lan kopurua eta soldata kenduz.