Atzo, ostegunean, lan-istripuz zauritu zen langile bat Añezkarren (Nafarroa). Goizeko 09:19ean izan zen: lanean ari zela, pieza metaliko batekin harrapatu zituen hankak. Iruñeko (Nafarroa) San Miguel klinikara lekualdatu behar izan zuten zauriturik, eta bertan dago pronostiko erreserbatuarekin.