El Campillo deituriko industrialdean, Abanto-Zierbenan (Bizkaia), langile bat zauritu zen atzo. Goizean izan zuen lan-istripua beharginak, 11:30ak aldera. Dirudienez, kamioi batetik zama kentzeko lanetan ari zela, ibilgailuan harrapatuta geratu zen. Beso batean eta hanka batean jasan zituen zauriak, eta suhiltzaileek atera zuten kamioitik. Erietxe batera eraman zuten.
Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 26 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.