AKTUALITATEA / Soldata sistema
Langile bat hil da Donostian, altuera batetik amilduta
Etxebizitza batean telekomunikazio-instalazioa egiten ari zela erori da 32 urteko langilea. Urtea hasi zenetik gutxienez sei lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2023eko urtarrilaren 31
Langile bat hil da Donostian, altuera batetik amilduta

Donostiako (Gipuzkoa) Prim kalean galdu du bizia gaurkoan 32 urteko behargin batek. Etxebizitza bateko obran ari zen lanean; telekomunikazio-instalazioa egiten, hain justu. 12:15ak aldera, eraikineko gune altu batetik jausi da langilea, barrualdeko patio batean. Telefonicak azpikontratatutako enpresa batentzat jarduten zuen, zuntz optikoa ipintzen.

Iturri sindikalen arabera, 2023. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian sei langile hil dira soldatapean lanean ari zirela, lanera bidean edo lanetik bueltan.