AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Urnietako Udala
2021/10/15 11:56

Gaur, goizaldean, bizia galdu du Urnietako (Gipuzkoa) kiroldegiko eraberritzeko lanetan jarduten zuen behargin batek. Dirudienez, hormigoia botatzen ari zela, oreka galdu du kamioiaren besoetako batek. Langilea jo du orduan, eta kolpearen ondorioz hil da.

59 urte zituen beharginak, eta azpikontratatutako enpresa batentzat ari zen lanean; hain zuzen, Pavimentos Tecnologicos Zarra enpresarentzat.

Bestalde, gaur goizean, Amurrioko (Araba) etxebizitza bateko obran hil da beste langile bat. Aldamio batetik erori da 10:30ak aldera. 54 urte zituen.

Iturri sindikalen arabera, 2021. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian 52 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela.

EZ DAGO IRUZKINIK