AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/12/29 16:30

Orozkoarra zen Murgako (Araba) Aianox lantegian zendu den behargina. Aiaraldea-ren arabera, eguerdian galdu du bizia: laneko txanda hasi aurretik ondoezik sentitu da, eta bihotzekoak jota hil da lantegian bertan. Urtea hasi zenetik, zazpi langile izan dira erailak eskualdean, soldatapean lanean ari zirela.

2020. urtea amaitzen ari den honetan, beltzak dira sindikatuek jasotako datuak: gutxienez 72 dira Euskal Herrian haien lanpostuetan zendu diren beharginak.