AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Benecke Kaliko enpresako langileen elkarretaratze bat. Argazkia: Diario De Navarra
2019/11/09 22:18

Atzo, ostirala, ezbeharra izan zen Iruñeko (Nafarroa) Benecke Kaliko enpresan. Soldatapean lanean ari zela, bihotzekoak eman zion 46 urteko langile bati, eta zerraldo erori zen lurrera. Bertan zendu zen. Azken erailketa honek hogeita hamazazpira igo du, aurten, soldatapean lanean ari zirela hildako langileen kopurua.

Benecke Kalikoko beharginek bi orduko lanuzteak deitu dituzte astelehenerako, hilak 11, haien lankidearen erailketa salatzeko. Mobilizazioak ere iragarri dituzte.

LAB, AITBK, UGT eta ELA sindikatuek osatzen duten enpresa komiteak salatu duenez, "lan baldintza txarretan" aritzen dira lantoki horretako langileak: "Sarritan ez dute atseden hartzeko denborarik; lan erritmoa itogarria da, eta presio askorekin egiten dute lan". Sindikatuen arabera, bihotzekoak eman izanak lotura zuzena du lan baldintza horiekin.