AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / france.fr
2024/01/04 11:17

Miarritzeko (Lapurdi) Hotel du Palaiseko langile bati eraso zioten joan den abenduaren 2an, soldatapean lanean ari zela. Argitara atera den informazioaren arabera, sukaldari hasiberri bat da behargina, eta sukaldean bertan jasan zuen erasoa: hainbat orduz izan zuten biluzik eta lotuta.

Sukaldeko lankideak eta sukaldari nagusia, behintzat, han izan ziren erasoa gertatu zenean. Sukaldari hasiberria biluztu ostean, aulki batera lotu zuten. Azenario bat jarri zioten ipurdiko masailen artean, eta sagar bat sartu zioten ahoan. Gainera, hori guztia grabatu eta sare sozialen bidez zabaldu zuten.

Eraso horren ondotik, hainbat aste igarotzean, kalera bidali zuten sukaldari nagusia. Sud Ouest-en arabera eta Berria-k jaso duenez, Hotel du Palais kudeatzen duen Hyatt taldeak "etxe barruan tratatu eta konpondu" nahi izan zuen gertatutakoa, eta horri lotuta kaleratu zuen sukaldari nagusia. Orain, ikerketa bat jarri du martxan Baionako (Lapurdi) Fiskaltzak.

EZ DAGO IRUZKINIK