AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/04/15 20:28

70 urteko gizon bat hil zen herenegun, apirilaren 13an, Olaberrian (Gipuzkoa). Lurra lantzen ari zen traktore baten bidez; gidatzen ari zen ibilgailua, baina, irauli egin zen bat-batean, eta harrapatuta geratu zen langilea. 

18:00ak aldera gertatu zen lan-istripua, eta larrialdi-zerbitzuetako langileak bertaratu ziren arren, hil egin zen baserritarra.

Euskal Herrian, soldatapeko lanean ari ziren 20 langilek galdu dute bizia aurten. Beste bi langile hil dira berriki Iruñeko (Nafarroa) Arrosadia auzoan eta Leioan (Bizkaia).

EZ DAGO IRUZKINIK