AKTUALITATEA / Soldata sistema
Lan-istripuz hil da Olaztiko kamioilari bat
Etzegarateko portuan izan zen istripua, asteazkenean. Bi kamioik talka egin zuten, eta larriki zauritu ziren barruan zihoazen langileak: bietako batek bizia galdu zuen, jasandako zaurien ondorioz.
2024eko ekainaren 28
Lan-istripuz hil da Olaztiko kamioilari bat

Joan den asteazkenean, trafiko-istripu larri bat izan zen N-1 errepidean, Etzegarate mendatean (Gipuzkoa). Elkar jo zuten bi kamioik, Iruñea (Nafarroa)-Gasteiz (Araba) norabidean, eta larriki zauritu ziren ibilgailuetan zihoazen bi beharginak.

Langileetako bat ospitaleratu egin zuen anbulantziak. Bestea helikopteroz mugitu zuten, baina hil egin zen, istripuan pairatutako zauri larriak zirela-eta. Olaztikoa (Nafarroa) zen.