Lan-istripua izan zuen behargin batek atzo, abenduaren 7an, Caparrosoko (Nafarroa) Valle de Odieta esne ekoizlearen makro-landetxean. 21 urteko langilea 5 metroko altueratik erori zen, instalazioko teilatuan lanean ari zela.
Antza, langileak ez zuen traumatismo larririk izan, baina hainbat fraktura zein politraumatismo jasan zituen istripuaren ondorioz.
Caparrosoko kooperatiba
Caparrosoko Valle de Odieta enpresa esnekiak ekoizten dituen makro-landetxea da, inpaktu ekologikoagatik zein abereen egoeragatik kritikatua izan dena. Kooperatiba duela 25 bat urte sortu zen eta, ordutik, esnearen ekoizpena maximizatzeko prozesuan murgildu da.
Egun, 5.000 abere inguru dituzte Caparrosoko landetxean eta hura zabaltzeko proiektuak 20.000 abere batzea du helburu, Europar Batasuneko handiena zatekeena. Nafarroan zapalpenerako asmo hori blokeatu zenez —inpaktu ekologikoa zein burgesia txikiarekiko inpaktu ekonomikoa argudiatuta— landetxea Espainiako Estatuko beste erkidegoren batera lekualdatzea proposatu du kooperatibak.