AKTUALITATEA / Soldata sistema
Lan-istripu batean hil dira laborari bat eta haur bat, Aiherran
Traktore batera igota ari ziren inausketa-lanetan, baina irauli egin zen ibilgailua. 63 urte zituen laborariak, eta 12 berekin zegoen mutikoak.
2024eko uztailaren 16
Lan-istripu batean hil dira laborari bat eta haur bat, Aiherran

Lan-istripu hilgarri bat izan zen atzo eguerdian Aiherran (Nafarroa Beherea). Belardi batean ari zen lanean 63 urteko laborari bat, 12 urteko haur bat berekin zegoela: inausketa-lanak egiten ari zen, traktore batera igota. Itxura denez, malda handiko zelai batean ibili ziren, eta, argitu ez dituzten arrazoiak direla-eta, irauli egin zen langilea gidatzen ari zen traktorea.

Jasandako kolpearen ondorioz, badirudi kabinatik airean atera zirela ibilgailuan zihoazen bi lagunak. Larrialdi-zerbitzuetako beharginak bertaratu zirenerako, hilik zeuden biak.

Azken heriotza hori kontuan izan gabe, iturri sindikalen arabera, 32 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian 2024. urtea hasi zenetik.