AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Donostiako LASek irabazitako beste gatazka bat, Hedonai estetika-zentroan.
2023/09/12 09:22

Beste lan-gatazka bat irabazi du Donostiako (Gipuzkoa) Laneko Autodefentsa Sareak: oraingoan, T5 pentsioan. Kaltetutako langileak berak bideo baten bidez jakinarazi duenez, "etengabeko ordu aldaketak, orduz kanpoko lanak, ordaindu gabeko ordutegi estrak" eta abar jasaten zituen soldatapeko lanean. LASengana jo zuen eta han antolatzea erabaki zuen, eta beharginari zor zion dirua exijitu zioten enpresari. Atzo bertan jakinarazi zuten exijentzia betearazi dietela nagusiei: langileari zor zioten zenbatekoa ematea lortu dute.

T5 pentsioan gertatutakoa "turismo sektoreetako lan-gehiegikerien beste adibide bat" dela seinalatu du LASek. "Udan, turismoaren gorakadak, ekimen kulturalek, festek... lanaren intentsifikazioa handitzen" dutela azaldu du kaltetutako langileak, eta nagusiek, "inpunitate osoz, edonolako lan-baldintzak ezartzen" dituztela egoera horretan, "epe laburreko lan batean dugun babesgabetasunaz aprobetxatuz".

"Orain, uda amaitzear dela, langile askok ez dituzte egindako ordu estrak kobratuko, edota lanpostuetatik kaleratuak izango dira", ohartarazi du beharginak. "Egoera horien aurrean, nirean bezala, nagusien inpunitatearen aurka antolatzea eta borrokatzea da irtenbide bakarra", aldarrikatu du.

EZ DAGO IRUZKINIK