AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/05/29 08:57

Joan den larunbatean, Sorian neurtu zituzten indarrak Numantziak eta Cornellak. Los Pajaritos estadioan ikusi behar zuen partida 44 urteko donostiar batek, baina norgehiagoka hasi aurretik zelaiaren kanpoaldean eraso zioten hainbat faxistak, 17:30ak aldera. Numantziako zaletuak dira erasotzaileak.

Buruan modu jarraituan eman zizkioten kolpeen ondorioz, konortea galdu zuen gizonak. Ospitalera eraman zuten zauriturik, eta koman sartu behar izan zuten medikuek, faxistek burezurrean eragindako haustura bat zela-eta, antza. Belarriko hezur batean ere ba omen du haustura bat, eta hamaika kolpe jasan zituen.

Hasieran, donostiarra "arin zaurituta" zegoela adierazi zuen Espainiako Gobernuak Sorian duen ordezkaritzak, baina gizonaren bikotekideak gezurtatu zuen hori gero. Erasoari buruzko argipenak ere eman zituen: estadiotik gertu dagoen taberna batera sartu ziren faxistak, eta han zeudenak jotzen hasi ziren; dirudienez, Cornellako hainbat zaletu zeuden tabernan. Orduan jipoitu zuten Donostiako gizona ere.

EZ DAGO IRUZKINIK