AKTUALITATEA / Langile kontrolpeko espazioak
Kaxilda gaztetxea desalojatu du Ertzaintzak
Goizeko 09:30ean hurbildu dira Zizurkilera (Gipuzkoa) ertzainak, Kaxilda gaztetxea husteko.
2eko azaroaren 30
Kaxilda gaztetxea desalojatu du Ertzaintzak

Zizurkilgo Kaxilda gaztetxeak bazeraman denbora desalojo arriskuan, eta gaur goizean, martxoaren 6an, hustu du Ertzaintzak. Aiztondoko Gazte Asanbladak adierazi duenez, ertzainak 09:30ean sartu dira gaztetxera, atea botaz. Bertan zeudenak bota eta orain eraikinaren jabea bertan dagoela zehaztu dute.

"Indar errepresiboen erasoari" aurre egingo diotela adierazi dute asanbladako kideek, eta herriko gazte langileek "behar-beharrezkoa duten tresna" den gaztetxea defendatuko dutela azpimarratu dute.

Hondarribia eta Zizurkil

Atzo desalojatu zuten Hondarribiako Gaztetxea, eta gaur goizean izan da Kaxildaren hustutzea. Bi gaztetxe hauek egun berean jaio ziren, 2019ko apirilaren 19an.