Izar asko eta langileontzako berme gutxi lelopean, Donostiako (Gipuzkoa) Amara Plaza hoteleko langileek protesta bat egin zuten aurreko ostiralean. Izan ere, momentu honetan Grupo Hotusa enpresak kudeatzen du hotela, eta bere azken erabakiak salatu dituzte beharginek: zerbitzuak azpikontratatzeko eta zenbait kaleratze egiteko asmoa du.
Grupo Hotusak Amara Plaza erosi dio berriki Silken kate erraldoiari, eta urriaren 11n hartu zuen Donostiako hotelaren kudeaketa. Negozioa eskuratu eta segituan, etxeko zerbitzua kanporatuko duela azaldu zuen enpresak, baita administrazioko bi langile kaleratuko dituela ere. Langile-batzordearen (ELA eta LAB) esanetan, etxeko zerbitzua azpikontratatzeak arriskuan jarriko ditu garbiketako langileak.