AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/06/19 10:14

Poliziak Bilbon (Bizkaia) egindako sarekada baten berri eman zuten atzo. Alde Zaharreko kaleetan zenbait material saltzen ari ziren pertsonen kontra jo zuten ertzainek eta udaltzainek: identifikatu eta jazarri egin zituzten.

Bizkaiko SOS Arrazakeriak kolektiboak azaldu duenez, polizia "modu biolentoan aritu" zen euren kontra, bai eta jazarriak izaten ari ziren pertsonei babesa eman zieten bizilagunen kontra ere. Gainera, kalean saltzen ari ziren materiala lapurtu zieten polizia-agenteek erasotuei.

Hori gutxi balitz, saltzaileetako bat atxilo eraman zuten. Itxura denez, "autoritateari eraso egitea" leporatu zioten.

EZ DAGO IRUZKINIK